XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

74 / ZAKEO ZERITZAN ABERATSA Gaizkia egitean, Jainkoagandik aldentzen gara.

Jainkoak, baina, berarengana bihur gaitezen nahi du, eta lagundu egiten digu horretan.

Artzainaren gisa da, ardi deslaia arre-lepo ekartzen duena.

Jondone Lukaren Ebangeliotik hartua da Irakurgaia.

Behin batez Jesusek esan zuen: Ehun ardi eduki eta bat galduko balitzaik, ez al hintzateke galdutakoaren bila joango, gainerakoak larrean berekasa utzi behar eta ere?

Eta aurkiturik, ez al hintzateke poz-pozik jarriko soinean etxera eramanaz? Zoriontsu izango hintzateke seguraski, gertatua jende guztiari kontatuz, heurekin pozkide izan zitezen.

Halaber, gizon bakar batek Jainkoari aldegingo balio, poz-bitsetan izango litzateke Jainkoa ihestaria berriro etxean onartuz.